Info
Presoen aldeko Etxerat elkarteak antolatuta, jaialdia ospatu zen Hernaniko Oialume aretoan. Euskal preso politikoen eskubideen aldeko ekitaldi askotan parte hartu izan degu urte guzti hauetan. Euskal presoek eta euren senitartekoek pairatu eta pairatzen duten injustizia salatzeko mobilizatu izan gara eta egoera injustu horrekin amaitu bitartean mobilizatzen jarraitu beharko degu, zoritxarrez.

Break dantzarien ikuskizuna presoen alde. Iruñeako Team Rockers.
Oialumeko dantzalekuan antolatu zen jaialdian, besteak beste, Selektah Kolektiboko lagunak, break dantzariak (Tean Rockers Iruñeatik eta Intxaurbreak Donostitik) eta Fermin Muguruza bere dj paperean (DJ Laia bezala) aritu ginen. Giro polita sortu zen naiz eta espero baino jende gutxiago gerturatu.

Team Rockers.

Fermin Muguruza, Dj Laia paperean.

Fermin eta Zigor DZ, eskuz esku :-)
Esker bereziak eman nahi dizkiegu Etxerat taldeko lagunei (Elias Minerri bereziki) eta Oialumeko jende jatorrari.



